XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina taldea hamaseikoa zen besterik ez, eta hamasei horien artean sartu ondoren, denen asmoa ahalik eta saririk handiena lortzea izan zen.
Kalkuluak, ordea, ondo eginda zituzten.
Preolinpikotan nabarmendu zen zuten maila altua zela, oso.
Gero gauzak ondo atera ziren, Olinpiadetako talde txapelduna, Australia, eta Munduko txapelduna, Holanda, finaletik kanpo gelditu zirenean oso garbi ikusi zuten urrezko dominak eskuratzeko aukera handia zutela.
Azken partidua Alemaniako talderen kontra jokatu zuten eta kontatzen dutenez, bigarren gelditzea egundoko disgustoa izango zen.
Zertaz pentsatzen zuten podiun gainean galdetzean, zer erantzun ez dakite.
Olinpiadatako ametsa bukatu da eta pixkanaka eguneroko bizitzara itzultzen hasi dira.
Berriz entrenamenduak, bidaiak eta partiduak.
Baina kirolarekin batera ikasketak dira oraingo kezkarik handiena.
Maiderrek IVEFen ikasi ahal izateko sarrera-azterketa gainditu behar zuen elkarrizketa hau egin eta handik egun batzuetara eta Nagorek Bartzelonan zuen zita, Batxillera bukatzeko zintzilik gelditzen zitzaizkion hiru asignaturekin.